Image

BIONEUROEMOZIOA® PROZESUA, TEKNIKAK ETA AZTERKETA-EREMUAK


Bioneuroemozio® saio batean informazioa garuneko hiru artxibo edo garaietan bilatzen da, zeintzuk gure ikerketaren muina izango diren:

1. Transgenerazionala: zuhaitz genealogikoaren edo belaunaldietan zeharreko informazioaren analisiak gure arbasoek bizi izandako gertakari latzak, egoera estresagarriak, oroitzapen mingarriak, isileko bizipenak eta sekretuak aztertzen ditu. Bere garaian familian erreprimitua izan zenak, hutsune existentzialak sorrarazten ditu ondorengo belaunaldietako senitartekoen artean. Lanabes baliotsua da egoera errepikakor edo gehiegizkoak bizitzera eramaten gaituzten programak argitara ateratzeko, geure familia-klanarekin eta ingurunearekin mantentzen dugun lotura agerian utziz. Era berean, informazioa sekula ez dela galtzen ulertzeko aukera ematen digu, izan ere, gurasoetatik haurretara igarotzen da sendiko norbaitek askatu eta eraldatu dezan.
©2024 Zualbe. All Rights Reserved. Politica de privacidad. Aviso legal.
Cookies make it easier for us to provide you with our services. With the usage of our services you permit us to use cookies.
Ok