Image

BIONEUROEMOZIOA® PROZESUA, TEKNIKAK ETA AZTERKETA-EREMUAK


Bioneuroemozio® kontsulta batek ordu eta erdiko iraupena du gutxi gora-behera eta bertan erabiltzen den prozedurari bidelaguntza deritzo. Bezeroaren bidelaguntza modu egokian gauzatzeko, jarraibide batzuk hartzen dira kontutan. Sintoma fisiko edo portaera arazo batetik abiatzen da eta atzetik dauden arrazoien ulermena da kontsultaren azken muga, hau da, subjektuak kontzientzia hartzea. Horretarako, bidelagunak, Programazio Neurolinguistikoa (PNL) eta Hipnosi Ericksoniarra bezalako teknika psikologikoak erabiltzen ditu; transgenerazionala, zentzu egitasmoa eta adin kronologikoa esparruak aztertzen ditu; eta metafisika aplikatua duten ispiluaren terapia edo proiekzioa bezalako hainbat teknika zehatzez baliatzen da. Modu honetan, inkontzientean erreprimituta eta gordeta dauden emozioen gaineko kontzientzia hartu nahi da eta esperientzia gatazkatsuen pertzepzioa aldatu, egoera horiek arazo izateari utz diezaioten.
©2024 Zualbe. All Rights Reserved. Politica de privacidad. Aviso legal.
Cookies make it easier for us to provide you with our services. With the usage of our services you permit us to use cookies.
Ok