Image

NIRI BURUZ


Gizakia osotasun gisa ulertzen dut
, batasun bat bailitzan, eta ez beraien erara dabiltzan atal aske anitzen metaketa bat bezala. Geure benetako izaera konprenitzeko ezinbestekoa iruditzen zait ikuspegi holistiko bat garatzea, gizabanakoaren dimentsio guztiak aintzat hartuko dituena: fisikoa, mentala, emozionala eta espirituala. Sinetsita nago gaixotasunen seinale fisiko zein psikikoek gizakiaren beste maila energetiko sakonago batzuetan dituztela euren sustraiak eta sintoma horien osatzea alor guztiak elkarrekin batera tratatuaz soilik lortu daitekeela pentsatzen dut, jakinda sendatzeko indarra norberaren barnetik datorrela.

Egiteko batekin etortzen gara denok mundu honetara. Nire bizitza-helburuari jarraiki eta ene printzipio eta giza-balioei leial, egiten ari naizena, bihotzez egin nahi dudanarekin bat datorrela sentitzen dut orain. Neure garapen eta hazkunde pertsonalean murgilduta ibili naizen urte guzti hauetan, barnean nituen gatazkak gainditzeko aukera izan dut eta apurka-apurka nire bizitza-historia sendatuz joan naiz. Bidean aurkitu ditudan oztopoak neure burua hobetzeko lezio apartak izan dira eta gaur naizen norbanakoan bilakatzeko balio izan didate. Bizi-esperientzia honek, momentu honetantxe aurkitzen naizen tokira eraman nau. Hemen eta orain egon behar dudan tokira. Toki perfektua.
©2024 Zualbe. All Rights Reserved. Politica de privacidad. Aviso legal.
Cookies make it easier for us to provide you with our services. With the usage of our services you permit us to use cookies.
Ok