NIRI BURUZ
Beñat Zubeldia dut izena eta Zerainen (Gipuzkoa) jaio nintzen 1986. urtean. Administrazio eta Finantzetako ikasketak burutu ostean, enpresa batean hasi nintzen lanean. Bi urte nahikoa izan ziren hura nire lekua ez zela ohartzeko. Egiten niharduena utzi eta ene bizitzari norabide berri bat ematea erabaki nuen. Neure izatea zalantzan jarri ondoren, ia 24 urterekin, Psikologiako karrera ikasteari ekin nion. Gaur egun, gai honetan graduatua naiz eta, irmotasun osoz, inoiz hartu dudan erabakirik onena izan dela ziurta dezaket. Erabaki zaila, aldi berean, baina ez naiz damu egindakoaz eta oso harro sentitzen naiz.
Nire ibilbidea urratsez urrats egiten joan naiz, ez, ordea, bizitzan zehar topatu ditudan bidegurutzeetan nahastu gabe. Hala zioen Eduardo Galeano idazleak: “Okerbideetan ditugu zain aurkikuntzak, izan ere, beharrezkoa da galtzea ondoren geure buruarekin berriro aurkitzeko”. Eta halaxe sentitzen nintzen ni unibertsitate garaia amaitu eta gero, galduta, egun batean Bioneuroemozioa® ezagutu nuen arte. Berehala piztu zen zerbait nire barnean. 2014 eta 2015 urteetan hastapen ikastaro batzuk egin nituen Valentzia eta Bartzelonan eta 2017an amaiera bikaina eman nion nire formakuntza akademikoari, Bioneuroemozioan® onlineko graduondokoarekin. Bioneuroemozioak® mundua ikusteko eta ulertzeko nire modua goitik behera aldatu du.