BIONEUROEMOZIOA® HELBURUAK
Hauek dira Bioneuroemozioaren® helburu nagusiak:
• Pertsonen ongizatearen lorpena erraztea.
• Bizitzaren ikuspegi holistiko bat sustatzea, burua gorputzarekin eta ingurunearekin lotuz.
• Gizarte-ongizateko eta osasun arloko zientzia ezberdinen artean integratzea, gaixotasunen eta arazo psikosozialen tratamendu holistiko bat lortzeko.
Ondoko lerrootan zera argitu nahi da: Bioneuroemozioa® ezin da terapia edo tratamendu batekin alderatu. Horrexegatik, beste eremu batzuetako profesionalen lana baztertzea ez da inondik inora Bioneuroemozioaren® helburuen artean sartzen, ezta bezero bat jasotzen egon daitekeen mediku tratamenduak ordezkatzea ere. Izatekotan, Bioneuroemozioak® tratamendu horien eraginkortasuna hobetzeko balio lezake, baina sekula ez hauek kentzeko edo ordezkatzeko. Bioneuroemozioa® kontsulta-modu humanista bat da eta helburu nagusitzat ez du gizabanakoaren sendatze fisikoa, osasun emozionalean eraginez pertsonen ongizatearen lorpenean bidea erraztea baizik.