BIONEUROEMOZIOA® ZER DA?
Bioneuroemozioa® gizakiaren ongizate emozionalerako metodo humanista berri bat da. Enric Corbera kataluniarra da bere sortzailea. Diziplina zientifiko eta filosofikoetan oinarritzen da eta subjektuak bizitako egoera estresagarriek eragindako emozio inkontzienteak aztertzen ditu, besteak beste, hauek nerbio-sisteman duten adierazpena eta kokapena edota gure biologian eragiten dituzten aldaketak. Aldaketa hauek, sintoma, ondoez edo gorputzeko zein buruko arazo modura azaleratzen dira, baita jokabide desegoki erara ere.
Metodo honek egokitzapen biologikodun mekanismotzat dauka gaixotasuna, zeinak gizabanakoari, beronen familiari eta inguru sozialari erasaten dion. Era berean, Bioneuroemozioak® geure adimen inkontzientean ditugun programa batzuen adierazgarritzat jotzen du eritasuna, programa bezala norbanako batek neurona-sare modura jaso eta gorde duen informazioa ulertuz. Pentsamendu, emozio eta sinesmenek geure bizi-kalitatean eragin zuzena dutela oinarritzat harturik eta gorputza, burua eta emozioen arteko ezin bananduzko harremana ahaztu gabe, geure eguneroko arazoak ulertzeko modu berri bat da.