BIONEUROEMOZIOA® ZER DA?
Gizakiaren berezko izaera psikosozialetik haratago, gizabanakook geure burua izaki biologiko gisa hautematen ikastea proposatzen du Bioneuroemozioak®, gure gaitz eta minen zentzu biologikoa ulertzeko. Norbanakoa bere osasunaren eta ongizatearen arduradun egitea nahi du, horretarako beharrezkoak diren baliabideak bere kabuz aurkitzera bultzatuz. Halaber, pertsonak bere bizitza ikuspuntu ezberdin batetik ikus dezan saiatzen da, estres emozional horretara eraman duten gertakizunen pertzepzio eta interpretazioa aldatzeko aukera bat emanaz. Gauzak honela, pertzepzio-aldaketan sakontzen da eta baita geure kulturatik eta senditik jaso dugun informazioaren ulermenean ere, ongizate emozional handiagoa erdiesteko xedearekin.
Bioneuroemozioak® gizakiaren eremu guztiak hartzen ditu kontutan eta ez die arazo fisikoei bakarrik erantzuna ematen, baita pertsona arteko eta gizarte mailako zailtasunei ere. Azken batean, gatazka emozional bat eragiten duen egoera orori. Gainera, gertatzen zaigun guztiak gurekin zerikusia duen ikuspegia sustatzen du. Hala, egoera baten biktimak izateari utzi eta pertzepzio-aldaketaren bidez berau eraldatzeko ahalmena erabili dezakegu.