ZUALBE Ongizate Emozionalerako Zentroa pertsonen osasun emozionala hobetzera bideratutako gune bat da. Helburu hau lortzeko, Bioneuroemozioa® izeneko zerbitzu bat eskaintzen da.
ZUALBE Zerainen aurkitzen da, Gipuzkoako Goierri bailarako herrixka batean. Aizkorri mendiaren magalean, natura oparoaz inguraturik, landa-eremu paregabean dago kokatuta Zerain. Lasaia eta atsegina, emozioak eta hauetatik eratorritako arazoak lantzeko leku ezin hobea da. Ongizate Emozionalerako Zentroa herriko plazaren ondo-ondoan dago eta ikusgaitasun eta irisgarritasun bikainak ditu.
Modernoa eta erosoa, norbanakoaren kontzientzia-maila handitzera zuzendutako tokia dugu ZUALBE, horretarako ezinbesteko tresna bat erabiliz: ulermena. Ulermena beste kontzientzia-maila batera eramaten gaituen prozesu mental bat da, zeinak gure arazo eta gaixotasunak gainditzea ahalbidetzen duen, hauek ikuspegi garaiago batetik begiztatzea posible eginaz. Zentzu honetan, norbere buruaren azterketak berebiziko garrantzia hartzen du, hots, geure prozesu mental guztien behaketa kontzienteak.
ZUALBEn, ikaskuntzaz beteriko bide bat egiteko eta gure bizitza-historia propioa sendatzeko bitarteko guztiak eskaintzen dira, betiere bakoitzaren barrurako berariazko begirada batekin.