Image

BIONEUROEMOZIOA® ZER KONTSULTA DEZAKET?


Bioneuroemozio® saio bat egokiro burutzeko, kontsultaren arrazoiak argia eta zehatza behar du izan. Bezeroak oso garbi eduki behar du zer galdetu nahi duen. Gaixotasun edo arazo fisikoen kasuan, adibidez, medikuaren diagnostiko bat izateak lana asko errazten du, horrekin abiagune mugatu bat ezartzen delako. Kontsultatzaileak osasun-diagnosi bat ez duen kasuetan, behar-beharrezkoa izango da kaltetutako organo edo ehunak zeintzuk diren zehaztasunez azaltzea.

Hau argituta, edozer kontsulta daiteke:

- Sintoma fisikoak edo gaixotasunak: Alergiak, intolerantziak, bihotzeko eritasunak, pankrea, gibela, giltzurrunak, diabetesa, edozein motatako minbiziak, giharretako eta hezurretako lesioak, zistitisa edo gernu-infekzioa, hipertentsio eta hipotentsio arteriala, buruko mina, migrainak, artritisa eta artrosia, fibromialgia, etab.

- Emozioekin lotutako gatazka edo egoera kaltegarriak: Mota guztietako fobiak, bikote harremanak, familia harremanak, jokaera disfuntzionalak, gehiegizko pisua, bikotea ezin topatzea, haurdun ezin geratzea, lana ezin aurkitzea, negozioetan behin eta berriz porrot egitea, tabakoarekiko, alkoholarekiko, jokoarekiko eta drogekiko mendekotasunak, antsietatea, depresioa, etab.
©2024 Zualbe. All Rights Reserved. Politica de privacidad. Aviso legal.
Cookies make it easier for us to provide you with our services. With the usage of our services you permit us to use cookies.
Ok