BIONEUROEMOZIOA® PROZESUA, TEKNIKAK ETA AZTERKETA-EREMUAK
2. Zentzu egitasmoa: termino hau Marc Fréchet psikologo frantziarrak erabili zuen aurrenekoz. Haurtxoa sortu baino 9 hilabete lehenagotik 3 urtetaraino doan denbora tarteari esaten zaio. Ama eta umea kasik bat eginda dauden garaia da honakoa. Amaren egoera emozionalak eta aro honetan biziko dituen gertaera estresagarri guzi-guziek, haurrarengan zuzenean eragingo dute eta bere nortasunaren eta garun-egituraren oinarriak eratuko dituzte. “Zentzu egitasmoaren” analisiarekin gure sorkuntzaren baldintzatzaileak zeintzuk izan ziren aztertzen da: ea une hartan desiratuak izan ginen, ea mutila izatea nahi zuten eta neska bat naizen edo alderantziz, ea gurasoek abortatu egin nahi zuten, ea espero ninduten edo “istripuz” etorri nintzen, etab. Egundoko garrantzia daukate faktore guzti hauek, izan ere, umetxoan arrasto neurologiko bat uzten dute eta bere bizitzaldian egoera emozional jakin batzuk pairatzera aldez aurretik prestatzen dute.