BIONEUROEMOZIOA® PROZESUA, TEKNIKAK ETA AZTERKETA-EREMUAK
3. Adin kronologikoa: jaio zenetik gaur arte kontsultatzaileak bizi izandako gatazka emozionalen azterketari egiten dio erreferentzia kontzeptu honek. Atal honetan oso garrantzitsua da egoera abiarazlea topatzea, beti baitago pertsonaren sintomatologia eragiten edo pizten duen egoera zehatz bat. Egoera sortzaile honen identifikazio xehatuak, ondoren zuhaitz genealogikoa hobeto arakatzeko balioko digu. Ezin dugu ahaztu, gatazka kronologiko hauek, transgenerazional eta zentzu egitasmoko programen eta ikaskuntza inkontzienteen influentzia zuzena jasaten dutela.